Sunday, May 22, 2016

 

 



Soy un nuevo usuario

Olvidé mi contraseña

Entrada usuarios

Lógica Matemáticas Astronomía y Astrofísica Física Química Ciencias de la Vida
Ciencias de la Tierra y Espacio Ciencias Agrarias Ciencias Médicas Ciencias Tecnológicas Antropología Demografía
Ciencias Económicas Geografía Historia Ciencias Jurídicas y Derecho Lingüística Pedagogía
Ciencia Política Psicología Artes y Letras Sociología Ética Filosofía
 

rss_1.0 Recursos de colección

DIALNET OAI Articles (759,804 recursos)
Dialnet (Difusión de Alertas en la Red) es una plataforma de recursos y servicios documentales, cuyo objetivo fundamental se centra en mejorar la visibilidad y el acceso a la literatura científica hispana a través de Internet.

Filologías (91,151) Psicología y educación (104,940)
Humanidades (164,589) Geociencias. Medio ambiente (42,536)
Ciencias jurídicas (99,775) Economía y empresa (77,892)
Arte (29,880) Ciencias básicas y experimentales (42,888)
Ciencias biológicas (27,375) Agricultura y alimentación (57,769)
Ciencias sociales (159,128) Tecnologías (45,185)
Ciencias de la salud (68,333)


Mostrando recursos 1 - 20 de 2,524

1. Las comisiones de Derecho civil: La experiencia aragonesa - Delgado Echeverría, Jesús
1996ko dekretuz Aragoiko Gobernuak Zuzenbide Zibileko Batzorde Aragoiarra sortu zuen, iraunkorra eta izaera honorifikoko izendapenekikoa (ez dute jasotzen inolako dietarik). Izendapenak erkidegoko presidenteak egiten ditu, horietako bost Justizia Auzitegi Nagusiak, Unibertsitateak eta elkargo profesionalek proposatuta, eta gainerakoak, gehienez ere hamaika, Presidentziako sailburuak askatasunez proposatuta. Batzordeko kideek bere presidentea eta idazkaria hautatzen dituzte eta bere erregelamendua idazten dute. Beste aholkularitza-funtzio batzuez gainera, bere eginkizun da Gobernuari aurkeztea Zuzenbide Zibil Aragoiarraren parteen lege-aurreproiektuak. Aurreproiektuok, zehazki, lege hauei dagokienez idatzi ditu: heriotza-arrazoiagatiko oinordetzei buruzko otsailaren 24ko 1/1999 legea, ezkontzaren araubide ekonomikoari eta alarguntasunari buruzko abenduaren 27ko 2006/13 legea, ondarearen gaineko zuzenbide zibilari buruzko...

2. La casación civil - Iriarte Angel, Francisco de Borja
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor arloko Salak kasazio-errekurtsoen eremuan duen eskumena ez da arrakastatsua izaten ari gaur egun, gutxi direlako ebazten diren gaiak, arrazoi askogatik; horien artean nabarmendu daiteke Prozedura Zibilari buruzko Legearen IV. tituluko V. kapituluan jasotako arauak ez zaizkiela egokitzen euskal zuzenbide zibilaren benetako beharrizanei. Arazo hori konpontzeko, Eusko Legebiltzarrak lege bat egin dezake euskal zuzenbide zibilaren alorreko kasazio-errekurtsoa erregulatze aldera, babes harturik Konstituzioaren 149.1.6 artikuluari buruz Auzitegi Konstituzionalak martxoaren 25eko 47/2004 epaian egindako interpretazioan.

3. Las otras instituciones civiles vascas: La custodia compartida - Aizpurua Ondaro, Gontzal
Euskadi bosgarren autonomia-erkidegoa da zaintza-ereduaren gai gatazkatsu eta eztabaidatsuari buruz lege bat onesten duena, baina, denboran aurretik izan dituen gainerako lege autonomikoek ez bezala (Aragoi, Katalunia –2010–, Nafarroa eta Valentzia –2011–), euskal legea onetsi da, noiz eta urte batzuk pasa direnean Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak inkonstituzional deklaratu zuenetik Kode Zibilaren 92. artikuluko 8. tartekia, eta noiz eta Auzitegi Gorenak eboluzio jurisprudentzial interpretatibo handia izan duenean legedia orokorrari buruz (2009-10-08, 2013-04-29, 2014- 04-25, 2014-10-20, 2015-02-16, 2015-06-26, 2015-09-09 epaiak), halatan non legez salbuespenekoa zena (zaintza partekatua) judizialki ohiko eta desiragarri bihurtu duen. Zilegi da zalantzan jartzea legegintzarako eskumen eta justifikazio autonomikoa, bai...

4. Perspectiva desde la multidisciplinaridad de la configuración foral vasca: aspectos tributarios - Serrano Gazteluurrutia, Susana
Orain arte “euskal foru-konfigurazioari” buruz hitz egiterakoan, bi eremu aztertu izan ditugu. Alde batetik, zibila, izan ere, ondo dakigunez, lurralde historikoek izaera propioko beren instituzio zibilak mantendu dituztelako, eta beste alde batetik, zerga-eremua. Jakina denez, tributu arloan lurralde historikoek potestatea daukate beren zergak arautzeko, espainiar Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian oinarritutako eskubide historikoek direla medio. Eta lurralde historiko bakoitzak bere eremu propioan jarduten du, koordinazio-inguru batean. Lehengo lege zibilean aniztasun hau errepikatzen bazen ere, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege berrian bateratu da hein handi batean. Oraingoan, kontuan hartzekoa da ere Europar Batasunaren eremua. EB ez bada ere estatu kideen barne-antolaketan sartzen,...

5. La tributación en IRPF de la liquidación de la sociedad foral de comunicación de bienes por causa de divorcio - Babaze Aizpurua, Jokin
Berriki onetsi da Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege berria, zeinak Euskadiko herritar guztiei hedatzen baitie foru-komunikazioko erregimena hautatzeko eskubidea. Horrek, ordea, zalantza eragiten du ondasunen foru-komunikazioko sozietatea dibortzio-kausagatik likidatzen denean likidazioak edukiko duen tratamendu fiskalari buruz. Lehenengo, posible delako likidazio hori zerga-arau ez-foralen esanera egitea; bigarren, lurralde historiko bakoitzeko zerga-arau foralak ez direlako berdinak puntu horretan; hirugarren, organo tributario eta judizialek zerga-arauari buruz egin dezaketen interpretazioagatik, gaur egun irabazpidezko sozietatearen likidazioarekin gertatzen den bezala, eta gatazka hori aztertuko dugu analogiagatik. Kontu horri buruz, arreta bereziarekin aztertuko dugu Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2013ko azaroaren 6ko epaia eta auzitegi horren geroagoko jurisprudentzia.

6. Las parejas de hecho tras la entrada en vigor de la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco - Oribe Mendizabal, Alkain
Izatezko bikoteen EAEren eremuko erregulazioan Eusko Legebiltzarrak gai zibilean duen eskumenak agintzen du (Autonomia Estatutuko 10. artikulua), eta eskumen horretan oinarrituta Legebiltzarrak aldatu egin du izatezko bikoteei buruzko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea (2. eta 5. artikuluak), Euskadiko Lege Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2014 Legearen erregulaziora egokitzeko. Egokitzapen adierazgarriena da legearen aplikaziorako lotura-gunearen aldaketari dagokiona, auzotasun administratibotik euskal auzotasun zibilera pasatu delarik (termino hori lege zibilean sartu da eta aurreko terminoak baino segurtasun juridiko handiagoa ematen du). Nabarmendu behar da ezen gurasoen banantze- edo haustura-kasuetako familia-harremanei buruzko ekainaren 30eko 7/2015 legeak ere kontzeptu hori bera erabiltzen duela 2. artikuluan bere aplikazio-eremua...

7. El régimen económico matrimonial en la Ley 5/2015, de Derecho Civil Vasco: La comunicación foral de bienes - Monje Balmaseda, Oscar
Ezkontza egiteak ondorioa dauka ezkontideen arteko harreman pertsonaletan, baina, horrez gainera, eragina dauka ezkontideen arlo patrimonial eta ekonomikoan ere. Bikote ezkonduen elkarbizitzak, izatezko bikote deitutakoetan gertatzen den bezala, arazo ekonomiko edo patrimonial batzuk sortzen ditu, beti ere erantzun egokia eman behar zaienak. Alde batetik, ezkonbizitzak gastu batzuk sortzen ditu, eta planteatzen da ea norenak izan behar diren gastuoi aurre egiteko baliabide ekonomikoak. Alabaina, ezkon zamei ekarpena egitea ez da ezkontzak planteatzen duen arazo bakarra. Ezin ditugu ahaztu ezkontideetako bakoitzari dagozkion administrazio, kudeaketa eta xedapeneko titulartasun eta ahalordeen antolaketari dagozkionak, ezkontideen ondareen arteko orekari dagozkiona, eta azkenik, hirugarren batzuen aurrean daukaten...

8. El apartamiento y el cálculo de la legítima en la Ley de Derecho Civil Vasco - Fernández de Bilbao Paz, Jesús Javier
Seniparteak mugatu egiten du kausatzailearen xedatze-askatasuna bi modutan: modu normatiboan, babes-arauak jarriz testamentugileak hausten duenerako legeak ezartzen dion betebeharra, eta modu kontablean, ezarriz zein jarauntsi-balio gutxieneko jaso behar duen senipartedunak (konputazioa, inputazioa eta kolazioa). Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen sisteman –zeina pars valoris senipartekoa eta seniparte kolektibokoa baita eta non oinordetza gauzatu baitaiteke hil aurretik (bizi bitarteko oinordetza-itunak), hiltzean berean (mortis causa testamentu eta itunak) edo hil ondoren (oinordetza-ahalordea)–, koordinatu egin behar dira oinordetza-atribuzioak, hala denboran nola onuradunari dagokionez. Mekanismoa bazterketa izango da, zeinak ezartzen baitu oinordetza-atribuzio horien an, quantum, modus eta quandoa senipartedun konkretuei dagokienez.

9. La sucesión forzosa: planteamiento general - Galicia Aizpurua, Gorka Horacio
Hitzaldi honen helburua da azaltzea zer-nolako aldaketa normatiboak ekarriko dituen Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legea indarrean jartzeak nahitaezko oinordetzari dagokionez EAEko ia herritar guztientzat. Aldaketa sakona eta garrantzitsua izango da, bai une horretara arte Kode Zibilaren oinordetza-erregimenaren mende egon direnentzat, bai bizkaitar infantzoientzat eta gipuzkoarrentzat. Arau berriak mantendu egiten du Aiarako auzotarrek mendeetan zehar testamentua egiteko izan duten askatasuna (88.etik 90.era arteko artikuluak), bizkaitar infantzoiak seniparte indibidualeko sistematik seniparte kolektibo edo globalerantz eramaten ditu eta gipuzkoarrentzat murrizketa handi bat dakar 1992ko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legearen lehenengo liburuan ondorengoentzat aurreikusitako quantumean, bai eta ezabatzea aurrekoei bai kasu...

10. El fenómeno sucesorio en Gipuzkoa: una perspectiva de futuro - Elicegui Mendizábal, Luis
Ponentzia honetan deskribatzen dira ohiturazko zuzenbide zibil gipuzkoarra lege batean jasotze aldera Gipuzkoan azken urteetan egin diren jarduketak. Lehenik, aurrekariak eta Gipuzkoako Foru Zibilaren formulaziorako jarraitutako tramiteak aipatzen dira. Formulazio hori azaroaren 26ko 3/1999 legearen bitartez onetsi zen, zeinak edukiz betetzen baitu 3/1992 Legearen III. liburua. Aztertzen da zer-nolako aplikazio praktikoa eduki duen 3/1999 legeak, zeina aplikatzekoa baitzen, soilik, Gipuzkoan kokatutako baserri baten titular zirenei, eta bakarrik baserriari dagokionez. Eta azaltzen dira zer-nolako erreakzioak eragin zituen legearen onespenak beste sektore batzuen aholkulari ziren profesionalen artean, zeinak eskatzen baitzuten hedatu zedila bere aplikazio-eremu subjektibo eta objektiboa. 5/2015 Legeak erantzuna ematen dio...

11. El fenómeno sucesorio en Araba - Tapia Parreño, José Jaime
Araban oinordetzaren gaia determinatu du –Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legea indarrean jarri arte, eta Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko uztailaren 1eko 3/1992 Legetik– hiru oinordetza erregimen desberdin aplikatzeak: Aiara ibarrean, Aiarako Forua; Laudio eta Aramaion, legeria zibil bizkaitarra; eta lurraldearen gainerakoan, Kode Zibila. Aipatutako lege horrek bi oinordetza-sistema instituzionalizatzen ditu Araban: alde batetik, Euskal Herri osoan aplikagarria dena, eta beste alde batetik, Aiaran birtualtasuna duena, zeina ibar horrek funts-funtsean mantentzen baitu historikoki finkatu zen bezala eta 1992ko legeak errespetatu zuen bezala. Aiarako Foruaren ezaugarri da askatasun osoa ematea testamentugileari, eta askatasun horren adibide modura azaltzen da botere osoko...

12. La sucesión "mortis causa" en general en la Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco y los testamentos en particular - Urrutia Badiola, Andrés M.
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeak berebiziko aldaketa dakar Euskal Herriko oinordetza-erregulazioan. Oinordetza gaia euskal auzotasun zibilari lotuta, zeina euskal herritar guztiei baitagokie, ponentzian etorkizuneko gai batzuk planteatzen dira, euskal herritarrei datozen hamarkadetan modu garrantzitsuan erasango dietenak eta legearen aplikazioaren lehen une honetan zirriborratzen joatea komeni direnak. Egin beharreko lanak hauek dira, besteak beste: 1. Kateadura sendo bat bilatzea oinordetzari Euskal Herrian aplikagarriak zaizkion erregulazio maila ezberdinen artean: euskal zuzenbide zibila, zuzenbide zibil komuna, zuzenbide europarra. 2. Sakontzea euskal oinordetza-instituzioen garapen teoriko eta praktikoan eta beraien formulazioan, beharrizan sozialei etengabe egokitzeko. 3. Proposatutako soluzioak kontrastatzea euskal gizarteak eta...

13. El reglamento de sucesiones y los conflictos de leyes internos - Magallón Elósegui, Nerea
Oinordetzei buruzko 650/2012 Erregelamenduak eraldaketa ekarri du oinordetzen arloko lege-gatazkak ebazteko sisteman. Orain arte, ordenamendu espainiarrean legeei buruzko barne-gatazken ebazpena zuzenbide intererregionaleko sistema baten inguruan antolatzen zen, baina sistema hori desplazatu egin dezake Erregelamenduak. Desplazamendu horrek aldaketa batzuk dakartza, garrantzi handikoak izan daitezkeenak sistema espainiarrentzat, non barne mailan oinordetza-sistema asko baitaude, eta baita euskal ordenamendu zibilarentzat ere, non Euskadiren mugen barruko aplikazio-eremuko gatazka lokalak gertatzen baitira. Zer neurritan aplika daiteke erregelamendu hori estatu edo toki mailako, barne-izaera hutseko, lege-gatazkak ebazteko, nahiz eta nazioartekotasun-elementurik ez izan: horra hor zehaztu gabe dagoen eta komunikazio honetan planteatzen den kuestioa.

14. El futuro de la institución troncal - Gorostiza Vicente, José Miguel
Lan honekin erantzuna eman nahi zaio tronkalitatearen egungo erregulazioari buruz eta etorkizuneko garapenei buruz iritzia eskaintzeko eta proposamenak aurkezteko egin zaigun eskaerari. Tronkalitatea, eta harekin batera ondasunen foru-komunikazioa eta testamentua egiteko askatasuna –senide jakin batzuen artean oinordekoa hautatzeko eskubide gisa ulerturik–, hirurak izan dira foruaren instituzio batzuk posible egin dutenak familiaren eta bere ondarearen izaera baten egonkortasuna eta kontserbazioa, ez bakarrik Bizkaian, baizik eta baita, neurri batean, beste euskal lurralde historikoetan ere. Gaur, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege onetsi berriak tronkalitatea Bizkaian, Laudion eta Aramaion erregulatzen du testamentua egiteko askatasunaren mugapenen artean, eta saiatzen da oreka bat lortzen tronkalitateak defendatutako...

15. La función social de la propiedad y los principios patrimoniales del Derecho Civil Vasco - Goikoetxea Oleaga, Lorenzo
The men and women who shaped the history and society of the Basque Country used two organisation resources and would both become hallmarks of its common law system: on the one hand, the solidarity and caring spirit with which they addressed the different types of challenges and, on the other hand, the non-individualistic nature of the right of ownership. The new Basque Civil Law Act 5/2015 recognises this solidarity and family tradition regarding property and brings it into line with the social reality of the early 21st century, by expressly reaffirming the inspirational principles of Basque Civil Law Act in...

16. La Ley 5/2015, de 25 de junio, de Derecho Civil Vasco, y el Reglamento UE 650/2012, de 4 de julio: los confictos de leyes y el certificado sucesorio - Rentería Arocena, Alfonso
Txosten honen helburua da partekatzea gogoeta batzuk nazioarteko elementuak dituzten “mortis causa” oinordetzetan euskal lege zibilak daukan aplikazio-eremuaren gainean. Foru-legearen agintearen menpe dauden oinordetza-kuestioen zehaztapena nazioarteko zuzenbide pribatuaren arauei dagokie, zeinak gaur egun europarrak baitira, baina orobat dagokie Kode Zibilaren zuzenbide interregionaleko erregelei ere. Hala, 2012ko uztailaren 27ko Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialak, L 201 zenbakian, Europar Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko uztailaren 4ko 650/2012 (UE) Erregelamendua argitaratu zuen, hizpide zuena “mortis causa” oinordetzen arloko eskumena, lege aplikagarria, ebazpenen errekonozimendu eta exekuzioa, dokumentu publikoen onarpen eta exekuzioa, eta oinordetza-ziurtagiri europar bat sortzea. Lege-testu hori jada erabat aplikagarria da Europar Batasuneko estatu kide...

17. El nuevo Derecho Privado Europeo y sus repercusiones en el Derecho Civil Vasco - Álvarez Rubio, Juan José
Gogoeta hauen helburua da erakustea nolako eragina duen europar zuzenbide pribatuak gure euskal ordenamendu zibilaren gainean, zer interakzio dagoen bi sistema juridiko horien artean eta zein beharrezkoa den euskal legegileak presente edukitzea ikuspuntu normatibo europar/komunitario honen eboluzioa 5/2015 lege berriaren etorkizuneko garapen normatiboetarako. Gure ordenamenduaren modernizazioaren faktore honek eragina du bereziki aplikagarria den legearen gatazken eta izendapenen dimentsioa, aukera egiten baitu “ohiko bizileku” konexioarekin alde, alde batera utzi “nazionalitatea” konexio klasikoa, zeina jasota baitago Kode Zibilaren aitzin tituluan aurreikusitako gatazka-arau guztietan. Gure euskal ordenamendu zibilaren garapen organikoa posible izango da, europar zuzenbide pribatuak babestuta dagoelako, eta garapen hori egiterakoan kontuan...

18. Ámbito material y personal y normas conflictuales - Iriarte Angel, José Luis
Lanak aztertzen ditu lege berrian eremu pertsonal eta territorialari dagokionez garrantzitsuenak edo gatazkatsuenak diren xedapenak, bai eta gatazka-izaerako xedapenak ere. Aurretiaz, mugarritzen du Eusko Legebiltzarrak gatazka-arauak emateko duen eskumena, bereziki aipatuz Estatuaren eskumen esklusiboaren salbuespen direnak, zeinak babestu baitezakete arlo horretan, eta aintzat hartuz lege interlokalen arteko gatazkak konpontzeko arauak emate aldera daukan eskumena. Aipatzen du ere ezinbestekoa dela barne-legeen gatazkak ebazteari buruzko sistema espainiarra erreformatzea, zehaztuz lan hori gauzatzeko bideetako batzuk. Xeheki aztertzen du euskal auzotasun zibil berria, sa-konduz planteatzen dituen arazoetan, hala izaera intertenporaleko gatazkak, nola batez ere auzotasun horren konstituzionaltasunari buruzko zalantzak, eta azaltzen da zer arrazoik...

19. Autogobierno y Derecho Civil Vasco: el rol del Parlamento Vasco - Osés Abando, Josu
1. Ponentzia honen asmoa da agerian uztea Euskal Zuzenbide Zibilaren eboluzioa paraleloan gertatu dela, ez kasualitatez, Eusko Legebiltzarra haren kontserbazio, garapen eta aldaketarako egoitza zalantzagabe gisa instituzionalki berretsia izatearekin. – Aitzindaritza fasean ebatzi behar izan zen, alde batetik, zuzenbide horren hedapen material eta territoriala ordenamendu konstituzional eta estatutarioaren barruan, eta, aldi berean, Eusko Legebiltzarrak zentralitate politiko eta instituzionala hartzea gai horretan. Aldi hori 3/1992 Legearekin burutu zen. – Bigarren faseak ia bi hamarkadako hutsune legislatibo bat bete zuen, eta 2013ko azaroaren 28ko ebazpen parlamentarioarekin hasi zen, zeinak Legebiltzarraren autokonpromiso bat ezarri zuen indarreko legeak berriztatzeko eta etorkizuneko legegintza-politika bat ezartzeko....

20. La Jurisprudencia: 25 años del Tribunal Superior de Justicia en materia de Derecho Civil Vasco - García Martínez, Antonio
Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legeak jurisprudentziari izendatzen dio Euskal Zuzenbide Zibilaren interpretazio depuratzeko eta manuak integratzeko eginkizuna. Legeak ezartzen du jurisprudentziatzat ulertu behar dela Euskal Herrian jurisdikzioa duten epaile eta auzitegiek ematen dituzten ebazpen arrazoituek euskal zuzenbide zibilaren aplikazioan behin eta berriz ezartzen duten doktrina. Eta azkenik, Justizia Auzitegi Nagusiko Zibil arloko Salari izendatzen dio epaile eta auzitegietatik eratorritako doktrina bateratzeko funtzioa. Hori aldaketa argi bat da garrantzi material dudagabekoa, egungo legeak modu garrantzitsuan aldatzen baitu aurreko legearen ikuspuntua eta sakonki iraultzen ez bakarrik erreferentziazko marko kontzeptual edo generikoa, baizik eta baita printzipio inspiratzaileak ere. 5/2015 Legeak...

Página de resultados:
 

Busque un recurso